Gurasoen etxetik irtetea zaila da. Egunero lehenengo platera, bigarrena, postrea, bazkaria eta
afaria prestatzea... oso astuna egiten da.Ez daukagu ez denborarik ez gogorik,
eta ez da oso entretenigarria izaten, ezta ere, plater desberdin bat prestatzea egun bakoitzeko.
Pizza, pasta tomatearekin, carbonara, okela plantxan, arroza, arrautza frijitua eta entsalada...
izaten dira gehien erabiltzen diren errezetak.
Gutxi batzuek baino ez diote izkin egiten, denbora batez, eta etxeko tupperren
errazionamenduari esker,mendean hartu gaituen sukaldaritzako monotoniari.
Campus Chefek alternatiba berria proposatzen dizu.
Sukaldean jolastera erabaki, eta lepoa egiten du baietz ikasleek hobeki sukaldatu,
eskola praktiko hauek jaso eta gero.
Horietan, lehen mailako sukaldari baten eskutik, trikimailu batzuk irakatsiko dizkizute
hobeki sukaldatzeko, errezeta gozo eta osasuntsuak eta erraz prestatzeko moduko plater originalak.
Aurka egiozu betiko sukaldaritzari, eta eman urrats bat aurrera.