1
Zeren Iraultza ezinezkoa izango baita familiaren sukaldaritzako gainegituraren mende gauden
 
artean. Buruaski izatea lortu behar dugu nor bere buruaren jabe izateko bidean
 
aurrera jo nahi badugu.
2

Zeren ez baitugu egon nahi bizitza osoan, zer jan behar dugun eta zer ez erabakiko

 

duen inoren uztarripean.

3
Zeren gure gurasoen tupperrek, kaltegabeak ematen badute ere, Sistema betikotu, eta
 
sukaldean gure irudimena askatasun osoz garatzea galarazten baitute.
4

Zeren gure etxeetan erabilitako produkzio-bideak (lehengaiak, sukaldeko tresnak, ondasunak

 
produzitzeko unitateak...) zaharkituz baitoaz. 
 
Baietz, dilistak txorizoarekin oso ongi daude... baina, badago bizitza harago!
5

Zeren, gurea Mugimendu internazionalista baita, eta, gure amak ez bezala, ez gaitu batere 

 
beldurtzen beste herrialde batzuetako lehengaiekin esperimentuak egiteak (curry, espeziak...).
6

Zeren ikasleen egungo sukaldaritza-ereduak ez baitu irudimena bultzatzen, eta sukaldaritza prozesu

 
aspergarri eta alienagarria bihurtzen du. Zein alde dago, eguna joan eta eguna etorri, pasta
 
pestoarekin prestatu eta torloju-fabrika baten produkzio-katean lan egitearen artean?
7
Zeren zabor-janaren kontsumo handiak gure osasunari kalte egin, eta artalde bihurtzen baikaitu.
 
Hanburgesaren inperioaren aurka, produktu freskoak mahaian!
8
Zeren jadanik sobera bizkarroi baititugu gizarte honetan. Zeren ez baitugu nahi gizarte uniforme
 
bat, arrautza frijitu bat egiten ez dakiten ergelez betea.
9
Eta, ez gaitezen tronpatu, gure etxean bezala sukaldatzen ikasi nahi dugulako, baina hori egin
 
nahi dugu horrekin gozatzen ikasi dugulako eta gogoak ematen digulako.
 
 
Finean, inork ez duelako deus egingo zure ordez, eta beste inork baino hobe
 
dakizulako zer nahi duzun.
 
Zuk zeuk zuzendu eta agindu sukaldean!
 
Idazkari nagusia
 
Bitsadera eta amantalarena